XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PRAISKU - (Eserlekua eskeñiaz). Emen duzu eserlekua, Diputadu Jauna. Au da zure lekua.

DIPUTADUA - (PRAISKU goitik beera begiraturik.) Nundik ezagutzen nazu?
PRAISKU - Igaztik jauna, bai joan urtean boto billa etorri ziñanetik...

DIPUTADUA - Ni ez nintzan ezer eskatzera etorri, baizik gure ideen alde itzegitera.

BENTURA - Ta guk guziok botoa zure alde eman genduan... (Ukalondoarekin PRAISKU joaz isil dedin. DIPUTADUA, INJENIEROAREN gana biltzen da eta bitartean BENTURA berriz ateruntz eldu berriari ongi etorri egitera dijoalarik). Atoz barrura, gazte! Emen daude geienak... Ia azken zera Zenon!

PRAISKU - (Eserlekua eskeñiaz) Emen duzu eserlekua...

ZENON - Gazteena azken esertzen da (Beste jaunengana bijoa).

PRAISKU - (Berekiko) Lurrean eseri nai ba duk ere alatsu!

BENTURA - (Beti atetik nor sartuko zai ara dijoa LETRADU jauna agertu ala). Sar zaite Letradu jauna. Zurekin bazkaldar guziok osatu zerate. (Agurturik) Ongi etorri. Nai duzutenean bazkaltzen asiko gera.

LETRADUA - Ez dugu presarik! Ez al da ala jaunak? (Beste bazkaldarrak agurtuaz).

PRAISKU - Zuek ez bañan gure perretxikoak bai.

ZENON - Ain zuzen edo ain... oker egunkariak perretxikoaz diona irakurri al duzute? (Bazkaldarrok ao batez) Zer? Zer?

INJENIERO - (ZENON'i) Irakur zazu, irakurri...!

ZENON - (Irakurriaz)... Emen dago berria. Iruñe. Agorrak 16. Atzo. Aramitz goiko erritik bost laguneko familia oso bat gaxotegira ekarri dute arras gaizki perretxiko pozoidunak jan zituztelako. Oso larri arkitzen dira iltzeko arriskuan.

INJENIERO - Ez geiago irakurri...

DIPUTADUA - Berri ederra gaur guk perretxiko jatea egiteko. (BENTURA'ri) Nagusi? Egunkariak dakarrena entzun al duzu? Zuk bildutako perretxikoak segurutakoak izango al dira...

ZENON - Ez nuke nai. Diputadu ta Injeniero jaunak agurtzera noa!

BENTURA - Ori galdetzea ere... Praisku nere morroia errian dugun biltzallerik onena dugu. Ez ditu iñork ark bezin ongi perretxikoak ezagutzen.